Zinema_ilegaleko hirurogeita zortzigarren edizioa

fecha: 
Asteartea, 10 Urtarrila, 2017 - 19:00

 

Komisario Berriak taldeak proposatutako Le Jardin d’essai filmaren proiekzioa [Dania Reymond, 2015, 42min] eta, ondoren, solasaldia.

Samir zinemagile aljeriarrak aurrekontu baxuko film bat egin nahi du, setiatutako hiri bati buruz, profesionalak ez diren gazteen talde batekin. Casting-a eta entseguak egin, eta lorategi eder eta lasai batean filmatu bitartean, familia berezi bat sortzen hasten da, eta, arian-arian, fikzioko arazoak errealitatean azaleratzen hasten dira, gerra zibilak Afrikako herrialde hartan egin zituen zauriak ere bai. Babesleku gisa aurkezten den parkean, anfitrioi joriak aldi berean dira eszenografia eta ahots sinbolikoa. Izan ere, hango aktoregai gazteek, beren adierazpideak bilatzen ari diren bitartean, herrialde hartako historiaren oihartzunak ekartzen dizkigute.

Dania Reymond aljeriarraren lana hainbat zinemalditan erakutsi da, besteak beste, hauetan: FID Marseille, Donostia, New Directors New Films Festival eta Festival Côté Court de Pantin. Zinema ikasten ari da Arte Ederretako Eskolan eta Le Fresnoy Arte Garaikideen Estudioan, Frantzian.

Film honek eta urtarrilaren 9an proiektatuko denak bi aukera proposatu nahi dituzte lorategi batera sartzeko, bi ikuspegi desberdinetatik eginak. Proposamen hau “...tokiren batean finkatzeko behin-behineko modua behintzat” erakusketari lotuta dago. 2016ko abenduaren 14tik 2017ko urtarrilaren 22ra arte Azkuna Zentroan (Bilbo) eta 2017ko urtarrilaren 20tik otsailaren 26ra arte Montehermoso Kulturunean (Vitoria-Gasteiz) izango da ikusgai, Komisario Berriak taldearen eskutik.