Zinema_ilegaleko 70. edizioa

fecha: 
Osteguna, 23 Otsaila, 2017 - 19:00

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Loty Negartik proposatutako L’Anticoncept (Gil J. Wolman, 1951, 60 min.) filmaren proiekzioa eta, horren ondoren, solasaldia. 

“1952ko otsailaren 11n, Gil J. Wolmanen L'Anticoncept filma proiektatu zen Parisko Avant-Garde 52an. Handik hilabete batzuetara, zentsurak legez kanpokotzat jo zuen filma, antza, garai hartako gustu onaren kontrakoa zelako. Hori ergelkeria. Filmak nahiko ondo azaltzen ditu Wolman garai hartan zegoen Letrista taldeak zituen ideia zinematografikoak. Argi zuriko zirkulu bat sabaitik zintzilikatutako globo batean proiektatzen da, eta hiru dimentsioko sentsazio eder bat sortzen omen du. Soinu-banda soinu-poema bat da. Bere kasa doa, eta zure irudimenak uzten dion eran mihiztatzen da zure buruan. Hainbat kontu irakurri ditut filmari buruz, baina inoiz ez dut ikusteko aukerarik izan. Testua eta irudia Interneten daude, bereizita. Baina horrela ez du graziarik. Zera bezala da: hiltzailea nor den ulertu gabe, film poliziako bat irenstea bezala. Filmean, gehien erakartzen nauena da ikusi nahi duzun bakoitzean in situ egin behar dela; interpretatu egin behar dela, nolabait esateko. Nik zinema_ilegalean egin nahi dut, eta ikusi nahi dut ea indarrik baduen oraindik, edo, alderantziz, kafeinarik gabeko ur-kafe mehe bilakatu den" (Loty Negarty).

Loty Negarti (1982) Muskizen bizi da eta ahal duen tokian lan egiten du.