Orain

OHO
Osteguna, 1 Ekaina, 2017 - 10:00

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Bulegoa z/b ekimenak aurrera jarraitzen du Olatz González Abrisketak eta Susana Carro Ripaldak koordinatuta “kosmopolitika” terminoaren inguruan abiarazitako irakurketa-saioekin.“Kosmopolitika” terminoa Isabel Stengersek proposatu zuen 1996an, "mundu komunaren" edo "ondasun komunaren" edo "asmo onen" eta, beraz, ustezko mundu bakar hori ordezkatzeko ahots batzuek duten ahalmenaren existentzia ukatzen duen politika egiteko forma bat iradokitzeko.

Saioak 2 edo 3 orduko iraupena izango du. Koordinatzaileek sarrera egin ondoren, eztabaidari ekingo zaio, proposatutako irakurketa eta esparru-galdera batzuk oinarritzat hartuta: Zenbateraino da bideragarria proposamen kosmopolitikoa? Nola onartu eta sartu erabakiak hartzean kolektibo "ikusezinak" edo bestelako izakiak? Politika egiteko beste forma batzuk egon al dira?

2017ko ekainaren 1erako proposatutako testua. Mario Blaser (2016). “Is another cosmopolitics possible?” Cultural Anthropology, 31. lib., Issue 4, 545-570 or.

Parte hartzeko eta proposatutako testuak jasotzeko, idatzi hona: bulegoa@bulegoa.org

Susana Carro Ripalda (Bilbo, 1965) antropologoa da, eta irakaslea izan da Edinburgo, Glasgow eta Durham-go unibertsitateetan. Gaur egun, Bizkaia:talent programako ikertzailea da Deustuko Unibertsitateko Etika Aplikatuko Zentroan. Haren lanaren ardatza zientzia eta teknologia, bioetika, harreman interespezifikoak, pertsoneitatea eta erlazionalitatea dira, betiere nazioarteko ingurune konparatiboetan kokatuta (Mexiko, Brasil, India, Erresuma Batua eta Euskal Herria).

Olatz González Abrisketa (Bilbao, 1973) antropologoa eta UPV/EHUko irakaslea da. "Identitatea eta aldaketa soziala" taldeko ikertzailea da, eta gehienbat kirola eta generoa ditu aztergai. Txandaka lantzen ditu ekoizpen idatzia eta ikus-entzunezkoak, eta haren “Pelota Vasca: un ritual, una estética” liburua (2005) eta Jørgen Leth-ekin batera zuzendu zuen “Pelota II” filma (2015) nabarmentzen dira gehienbat. 2013an Bulegoa z/b ekimenarekin aritu zen lankidetzan, “Irakurketa perspektibistak” izeneko mintegian.

Biak elkarrekin zenbait irakurketa-talde antolatu dituzte antropologiako gaur egungo korronteak lantzeko, eta “La apertura ontológica de la antropología contemporánea” (2016) artikulua argitaratu dute.

 

Igandea, 28 Maiatza, 2017 - 19:00

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Amadeo Bordigari egindako elkarrizketa bakarraren zati baten proiekzioa. Mattinek eta Blas Etxebarriak proposatutako saioa, eta, ondoren, solasaldia.

Hil baino pixka bat lehenago egindako elkarrizketa honetan, Amadeo Bordigak eztabaida egiten du Antonio Gramscirekin, eta faxismoaren inguruan zituen desadostasunak azaltzen ditu.

Saioan, Blas Etxebarriak parte hartuko du, eta Bordiga bera eta haren ideiak azalduko dizkigu. Horrez gain, GITE-IPESek hartuko du esku (Gizarte Ikerketarako Talde Eragilea – Instituto Promoción Estudios Sociales). 

Amadeo Bordiga pertsonaia enblematikoa da komunismoaren barruan, baina, aldi berean, aski ezezaguna da. Italiako Alderdi Komunista sortu zuen 1921ean, Antonio Gramscirekin batera, baina 1930ean kanpora bota zuten, Trotskyren alde jarri zelako. Bordiga parlamentuan parte hartzearen kontra zegoen erabat, eta, hori dela eta, Leninek kritikatu egin zuen, La enfermedad infantil del 'izquierdismo' en el comunismo (1920) saiakera ezagunean. 1926an, Bordigak aurrez aurre egin zion kritika Stalini, eta Sobiet Batasuna munduko alderdi komunista guztien artean zuzentzeko ideia proposatu zuen. 1945ean, Alderdi Komunista Internazionalista sortu zuen, buruzagi komunista izandako beste kide batzuekin batera (italieraz, Partito Comunista Internazionalista). Alderdi txiki horrek marxismoarekin fidela zela uste zuen, aurre egiten zion estalinismoari, eta SESB salatzen zuen "ezkerretik", hango sistema ekonomikoko kapitalismoa zela egotzita.

Saioa amaitzeko, Bordiga hil ondoko urteetan mugimendu bordigistak izan zuen bilakaera izango dugu hizpide.

Blas Etxebarria Alderdi Komunistatik kanpoko militante komunisten lehen taldeko kidea izan zen, hirurogeiko hamarkadako Venezuelan. Hango ezker tradizionalak Ocho Jóvenes Iracundos (Zortzi Gazte Suminkor) izena eman zion taldeari. Gero, Europara etorri, eta mugimendu bordigistan sartu zen. Bordigarekin berarekin parte hartu zuen behin bilera batean, Milanen. 1970ean, frantsesez hitz egiten den Suitzako atal bordigista antolatu zuen, eta 1978an, berriz, Venezuelako atala. 1982an alde batera utzi zuen militantzia aktiboa.

Mattin artistak zarata eta inprobisazioa lantzen ditu gehienbat. Zarata eta kapitalismoa (Arteleku-Audiolab 2010) liburua argitaratu du Anthony Ilesekin batera. 2012an, CAC Bretignyk eta Taumaturgiak Unconstited Praxis eman zuten argitara; liburu horretan daude bilduta Mattinen testu eta elkarrizketa gehienak, eta bakarka zein lankideekin egin dituen performanceen kritikak ere bai. Gaur egun, doktoregoko ikaslea da EHU/UPVko Arte eta Teknologia Sailean, Leioan, Josu Rekalderen eta Ray Brassier-en tutoretzapean.

 

Astelehena, 8 Maiatza, 2017 - 08:00

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Argazkia: Françoise Rognerud  

 

Lehen egonaldia: 2017ko maiatzaren 8tik 12ra – Azala, sormen-gunea (Lasierra) 

Bulegoa z/b ekimenak arte- eta ezagutza-ekoizpenari laguntzeko egonaldien programa berria abiarazi du hainbat fase eta mailatan.

2017an Bulegoa z/b-k gonbidatu egin du Olga de Soto koreografoa A Project Made of Voices (Ahotsez egindako proiektua) garatzera eta dantzaren historiaren inguruan hark egindako ikerketetan bildutako soinu-materiala berreskuratzera.

Bi egonaldi-epe eskaini dizkiote. Lehenengoa, maiatzaren 8tik 12ra bitartean, Azala sormen-gunean izango da, Arabako Lasierra herrian, eta Azalak Proklama#10 ekimenaren barruan antolatutako mintegiarekin eta proiekzioarekin uztartuko da. Bigarren fasea Bulegoa z/b ekimenak Bilbon duen gunean lekutuko da udazkenean zehar, eta proiektuaren aurkezpen publikoa egingo da bertan.

A Project Made of Voices Olga de Sotok azken urteetan garatu duen lanetik loratu da. 1932an estreinatutako lan batetik abiatuta, proiektua kulunkan dabil gorputz-memoriaren azterketa, dantzaren historiarekin lotutako ikerkuntza eta pertzepziozko memoriaren azterketaren artean.

Zenbait urtez bildu den eta elkarrizketa asko (frantsesez, ingelesez, gaztelaniaz eta alemanez) dituen audio-artxibo zabal batetik abiatuta, A Project Made of Voices ekimenaren helburua da aztertzea koreografoari ahozko dokumentuaren gaineko lanean sakontzeko, eta aztarna, oihartzuna, erresonantzia eta sedimentua bezalako gaiak ikertzeko aukera emango dioten formak.

A Project Made of Voices lanean, De Sotok bi lan-ildo urratuko ditu. Lehenengoan esanahiaren eta zentzuaren kontua izango da ardatza, objektu dokumental bat irudikatzeko. Bigarrenean, ahotsa materia fisiko bezala esploratuko du, arrazoibideen eta kontaeren norabidearekiko tarte bat hartzea eragiteko asmoarekin, jolasean ibili ahal izateko hitzekin, hizkuntzarekin, azentuekin, tonuekin, intonazioarekin, eta objektu abstraktu baten kontzeptuan barneratzeko.

Olga de Soto koreografoa eta dantza-arloko ikerlaria da; Valentzian jaio zen eta Bruselan bizi da. Angerseko Dantza Garaikideko Zentro Nazionalean lizentziatu zen, Valentzian eta Madrilen dantza klasikoa, dantza garaikidea eta solfeoa ikasi ondoren.

Haren sormen lanak 1992an hasi ziren, eta 2000. urtearen hasieraz geroztik memoriaren eta arte eszenikoaren eragina aztertzen ditu gehienbat, horien erabilgarritasuna eta iraunkortasuna, bi ardatzetan finkatuta: Lehenengoan ardatza gorputzaren memoria aztertzea da, eta bigarrenean Dantzaren Historia arakatzen da obra jakin batzuk ikusi dituzten ikusleek eta interpretatu dituzten dantzariek obrekiko duten pertzepzioaren eta oroimenaren bitartez; horretarako, dokumentu ugari interpretatu, bildu eta sortu ditu: dokumentu testualak, ikonografikoak, ahozkoak eta ikus-entzunezkoak.

Haren lana hogeiren bat herrialdetan erakutsi izan dute, eta maiz gonbidatzen dute hainbat unibertsitatetan tailerrak eta hitzaldiak ematera edo haren laneko metodologia partekatzera. 2013an Belgikako Autore eta Konpositore Dramatikoen Elkartearen saria jaso zuen Arte Eszenikoen kategorian, bere ibilbide osoagatik, eta bereziki Kurt Joossen Der Grüne Tisch -Mahai berdea- lanaren inguruan egindako ikerkuntza- eta sormen-lanagatik.

Jarduera hau Azala sormen-gunearekin elkarlanean gauzatuko da.

 

 

 

 

 

 

 

Ostirala, 5 Maiatza, 2017 - 21:00

Naufragio en la costa vasca (c. 1890. Archivo Municipal de Bermeo)Naufragioa euskal kostan (1890. Bermeoko Udal Artxiboa)

 

Etorkizuneko liburua ekitaldi honen barruan, ibilaldia egingo dugu Euskal Herria ontzian Bilboko itsasadarrean zehar.

Irteteko eta iristeko ordua:
21:00 eta 23:00.

Irteteko eta iristeko lekua:
Portugaleteko Txalupa Gidarien Elkartea
Plaza del Solar z.g.
48920 – Portugalete

Jardueran parte hartu nahi baduzu, idatzi helbide honetara: bulegoa@bulegoa.org

2013an ikusi nuen A Voyage on The North Sea (1973-1974) Bulegoa z/b ekimenak antolatutako Filiep Tacqen hitzaldi batean. Marcel Broodthaersen lana liburua den filma eta filma den liburua da aldi berean, eta itsasontzi baten margolana du abiapuntu. 2013an BAPORAK egiten ari nintzen ni neu, ardatza itsasontzi bat duen lana, itsasontzi baten erretratua, hain zuzen. Proiektuaren ataletako bat liburu bat osatzea zen. Hitzaldiaren ondoren, Filiep Tacqekin hitz egin nuen, eta lanean hasi ginen. Handik tarte batera, liburu-diseinatzaileak Etorkizuneko liburua jarri zuen abian Bilboko arte eta ezagutzaren bulegoarekin lankidetzan.

BAPORAK lanaren ardatza Indiar Ozeanoan arrantzan aritzen diren euskal atunketarien ontzidiaren argazki-katalogoa egitea da. Itsasontzien argazki horietako bakoitzak itsasontzien erretratuak margotzeko eskema formal klasikoa jarraitzen du –ontziok miniaturazko hiriak ere badira, teknologiarik berrienekin ekipatutako makinak eta benetan emankorrak diren lantegiak–. Proportzio konstanteko itsasoaren eta zeruaren gainean marraztuta, XXI. mendeko ontzi horien profil zorrotzak aldi berean agerrarazi eta ezkutatu egiten du nekez azaltzen den errealitate bat: ozeanoetan gertatzen dena, erauzteko jarduerak eta ekonomia globala sostengatzen duen merkataritza-trafiko bizia.

Itsasontzia objektu bakana da. Haren formak uretatik irteten diren beste bi figura gogorarazten dizkigu: uhartea eta balea. Haiek ez bezala, forma kulturala da, denbora eta ahalegina eskatzen dituen arkitektura mugikorra, eta lehorrean osatzen da, uretatik hurbil dagoen leku batean. Etorkizuneko liburua ekitaldiaren barruan, ibilaldia egingo dugu Euskal Herria ontzian Bilboko itsasadarrean zehar. Ibilbidea osatu bitartean, inguruko ontzigintza-industriaren historia luzeko antzinako eta gaur egungo ontziolen kokaguneak bisitatuko ditugu. Horietako zenbaitetan egin zituzten BAPORAK laneko argazkietan jasota dauden atunketari ontzietako batzuk. Portugaleteko Txalupa Gidarien Elkartearen itsasontzian egingo den bidaia pasiera zinematografiko bat izango da.

Mikel Eskauriaza (Bilbo, 1969) artista Berangon bizi da. Laurogeita hamargarreneko hamarkadaz geroztik, argazkilaritza-arloa eta paisaia-generoa lantzen ari da. Lurraldearen gainean arkitektura- eta hirigintza-arloetako interbentzioak egiteko modu desberdinak eta horien ondorio fisikoak, politikoak, ekonomikoak eta sinbolikoak behatzeko, dokumentatzeko eta interpretatzeko tresna bezala erabiltzen du argazkilaritza.
www.mikeleskauriaza.com

 

OHO
Osteguna, 4 Maiatza, 2017 - 10:00

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Bulegoa z/b ekimenak aurrera jarraitzen du Olatz González Abrisketak eta Susana Carro Ripaldak koordinatuta “kosmopolitika” terminoaren inguruan abiarazitako irakurketa-saioekin.“Kosmopolitika” terminoa Isabel Stengersek proposatu zuen 1996an, "mundu komunaren" edo "ondasun komunaren" edo "asmo onen" eta, beraz, ustezko mundu bakar hori ordezkatzeko ahots batzuek duten ahalmenaren existentzia ukatzen duen politika egiteko forma bat iradokitzeko. 

Saioak 2 edo 3 orduko iraupena izango du. Koordinatzaileek sarrera egin ondoren, eztabaidari ekingo zaio, proposatutako irakurketa eta esparru-galdera batzuk oinarritzat hartuta: Zenbateraino da bideragarria proposamen kosmopolitikoa? Nola onartu eta sartu erabakiak hartzean kolektibo "ikusezinak" edo bestelako izakiak? Politika egiteko beste forma batzuk egon al dira?

2017ko maiatzaren 4rako proposatutako testua. Marisol de la Cadena (2010). “Indigenous Cosmopolitics in the Andes”. Cultural Anthropology, 25. lib., Issue 2, 334-370 or.

HURRENGO SAIOAK ETA TESTUAK:

2017ko ekainaren 1a. Mario Blaser (2016). “Is another cosmopolitics possible?” Cultural Anthropology, 31. lib., Issue 4, 545-570 or.

Parte hartzeko eta proposatutako testuak jasotzeko, idatzi hona: bulegoa@bulegoa.org

Susana Carro Ripalda (Bilbo, 1965) antropologoa da, eta irakaslea izan da Edinburgo, Glasgow eta Durham-go unibertsitateetan. Gaur egun, Bizkaia:talent programako ikertzailea da Deustuko Unibertsitateko Etika Aplikatuko Zentroan. Haren lanaren ardatza zientzia eta teknologia, bioetika, harreman interespezifikoak, pertsoneitatea eta erlazionalitatea dira, betiere nazioarteko ingurune konparatiboetan kokatuta (Mexiko, Brasil, India, Erresuma Batua eta Euskal Herria).

Olatz González Abrisketa (Bilbao, 1973) antropologoa eta UPV/EHUko irakaslea da. "Identitatea eta aldaketa soziala" taldeko ikertzailea da, eta gehienbat kirola eta generoa ditu aztergai. Txandaka lantzen ditu ekoizpen idatzia eta ikus-entzunezkoak, eta haren “Pelota Vasca: un ritual, una estética” liburua (2005) eta Jørgen Leth-ekin batera zuzendu zuen “Pelota II” filma (2015) nabarmentzen dira gehienbat. 2013an Bulegoa z/b ekimenarekin aritu zen lankidetzan, “Irakurketa perspektibistak” izeneko mintegian.

Biak elkarrekin zenbait irakurketa-talde antolatu dituzte antropologiako gaur egungo korronteak lantzeko, eta “La apertura ontológica de la antropología contemporánea” (2016) artikulua argitaratu dute.

 

OHO
Osteguna, 6 Apirila, 2017 - 19:00

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Marcel Broodthaersen Un coup de dés jamais n’abolira le hasard liburua (1969) abiaburutzat hartuta, Amaia Urrak irakurketa berezi bat egiten du Belgikako artista horren testuez eta elkarrizketez. 

Dado-jaurtialdi bat balitz bezala, hitzak etortzen dira, bata bestearen ondotik, konbinazio berriak sortzen, eta hizkuntzaren ezkutuko presentziak gogora ekartzen aldi berean. “Bla: la hizkuntza la la Me” edo “Bla: Irakurketa la la la la” dira artistak saio honetarako iradoki dizkigun beste titulu batzuk. Biek ala biek toles semantikoak zabaltzen dituzte, Broodthaersen obra norbere ahotsaz irakurtzeko bestelako formak abian jarriz.

Amaia Urra (Donostia, 1974). Hizkuntza, kantatutako /hitz egindako hitza eta ekintza edo gauzak izendatzeko zailtasuna ditu lanaren ardatz, eta hainbat testuingurutan aurkeztu izan du, adibidez, hauetan: Art nomade, rencontre internationale d'art performance de Saugenay (Axeneo7 & SAW Gallery, Gatineau-Otawa), Líneas de acción (Casa Maauad, Mexiko Barruti Federala), In-presentable (Casa Encendida, Madril) Radiodifusión: Emisión 0 y Emisión 1., Mugatxoan (MST, Donostia-San Sebastián), First Thought Best (Artium, Vitoria-Gasteiz), Musac, Museo de Arte contemporáneo (León), Festival Plastique danse flore (Versailles), Zarata Fest, Musika bitxien eta antzekoen jaialdia (Bilbo-Madril), Tabakalera (Donostia-San Sebastián), Festival 2D2H (Hondarribia-Hendaia), Ecolalias RSS (Radio del Reina Sofía, Madril), PAF Performing Arts Forum (St. Erme).

1999. eta 2009. urteen artean, hainbat koreograforekin aritu zen elkarlanean, besteak beste, Jérôme Bel, Xavier le Roy, Ion Munduate, Juan Domínguez, Cristina Blanco, Cuqui eta María Jerezekin. 1998an, Mugatxoan-en 1. tailerrean parte hartu zuen Artelekun, eta, gero, hainbat aldiz jardun zuen lankidetzan haiekin.

 

 

 

 

OHO
Osteguna, 6 Apirila, 2017 - 10:00

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Bulegoa z/b ekimenak aurrera jarraitzen du Olatz González Abrisketak eta Susana Carro Ripaldak koordinatuta “kosmopolitika” terminoaren inguruan abiarazitako irakurketa-saioekin. “Kosmopolitika” terminoa Isabel Stengersek proposatu zuen 1996an, "mundu komunaren" edo "ondasun komunaren" edo "asmo onen" eta, beraz, ustezko mundu bakar hori ordezkatzeko ahots batzuek duten ahalmenaren existentzia ukatzen duen politika egiteko forma bat iradokitzeko.

Saioak 2 edo 3 orduko iraupena izango du. Koordinatzaileek sarrera egin ondoren, eztabaidari ekingo zaio, proposatutako irakurketa eta esparru-galdera batzuk oinarritzat hartuta: Zenbateraino da bideragarria proposamen kosmopolitikoa? Nola onartu eta sartu erabakiak hartzean kolektibo "ikusezinak" edo bestelako izakiak? Politika egiteko beste forma batzuk egon al dira?

2017ko apirilaren 6rako proposatutako testua. Donna Haraway (2016). Manifiesto de las especies de compañía. Sans Soleil editoriala. (I., II., eta III. kapituluak, 9-72 or.).

HURRENGO SAIOAK ETA TESTUAK:

2017ko maiatzaren 4a. Marisol de la Cadena (2010). “Indigenous Cosmopolitics in the Andes”. Cultural Anthropology, 25. lib., Issue 2, 334-370 or.

2017ko ekainaren 1a. Mario Blaser (2016). “Is another cosmopolitics possible?” Cultural Anthropology, 31. lib., Issue 4, 545-570 or.

Parte hartzeko eta proposatutako testuak jasotzeko, idatzi hona: bulegoa@bulegoa.org

Susana Carro Ripalda (Bilbo, 1965) antropologoa da, eta irakaslea izan da Edinburgo, Glasgow eta Durham-go unibertsitateetan. Gaur egun, Bizkaia:talent programako ikertzailea da Deustuko Unibertsitateko Etika Aplikatuko Zentroan. Haren lanaren ardatza zientzia eta teknologia, bioetika, harreman interespezifikoak, pertsoneitatea eta erlazionalitatea dira, betiere nazioarteko ingurune konparatiboetan kokatuta (Mexiko, Brasil, India, Erresuma Batua eta Euskal Herria).

Olatz González Abrisketa (Bilbao, 1973) antropologoa eta UPV/EHUko irakaslea da. "Identitatea eta aldaketa soziala" taldeko ikertzailea da, eta gehienbat kirola eta generoa ditu aztergai. Txandaka lantzen ditu ekoizpen idatzia eta ikus-entzunezkoak, eta haren “Pelota Vasca: un ritual, una estética” liburua (2005) eta Jørgen Leth-ekin batera zuzendu zuen “Pelota II” filma (2015) nabarmentzen dira gehienbat. 2013an Bulegoa z/b ekimenarekin aritu zen lankidetzan, “Irakurketa perspektibistak” izeneko mintegian.

Biak elkarrekin zenbait irakurketa-talde antolatu dituzte antropologiako gaur egungo korronteak lantzeko, eta “La apertura ontológica de la antropología contemporánea” (2016) artikulua argitaratu dute.

 

Asteazkena, 22 Martxoa, 2017 - 19:00

 

 

 

 

 

 

 

 

 

  

 

 

 

Loty Negartik proposatutako Traité de bave et d'éternité (Isidore Isou 1951, 123 min) filmaren proiekzioa eta, horren ondoren, solasaldia.

"Duela gutxi Rodolfo Valentinori eskainitako film amerikarra ikusi ondoren, lagunek esan didate proiekzio osoa eman dutela nigan pentsatzen. Rodolfo Valentino tango garaiko beheko Isou bat da, eta, era berean, Isou dantza letristaren garaiko Rodolfo Valentino bat da (goragokoa zenbait esanahi-mailatan). Funtsean, zera besterik ez naiz, noizbait izango naizen Rodolfo Valentinoren bihozkada, nire ideien itxura izango duen mundu batean, gaur egun Isouz dagoena kenduta atzoko Valentino gehiago izango ez duen munduan. Orduan Rodolfo Valentinorengan dagoen «Isou-a» balioetsiko da, eta Isou balioetsiko da harengan dagoen «Isou-agatik», eta ez haren baitan Rodolfo Valentinoz zegoen horrengatik. Hala ere, zineman, sortzaile guztien baitan dagoen Rodolfo Valentinoren kuotaren gainbehera ikusi dugu, edo, esplizituago esateko, sortzaileek Rodolfo Valentino suntsitu dute." (Isidore Isou La transformación Isouana del cine)

Loty Negarti (1982) Entzumen hautsiko poeta eta musikaria. Oraindik Muskizen bizi da.

 

OHO
Osteguna, 16 Martxoa, 2017 - 10:00

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Argazkia: Exhibition “Anywhen” Philippe Parreno. Tate Modern, Londres. 2016. Olatz González Abrisketa 

 

Bulegoa z/b ekimenak irakurketa-saio batzuk abiaraziko ditu, Olatz González Abrisketak eta Susana Carro Ripaldak koordinatuta, “kosmopolitika” terminoaren inguruan.

Isabelle Stengersek 1996an proposatu zuen “kosmopolitika” terminoa, "mundu komunaren" edo "ondasun komunaren" edo "asmo onen" eta, beraz, ustezko mundu bakar hori ordezkatzeko ahots batzuek duten ahalmenaren existentzia ukatzen duen politika egiteko forma bat iradokitzeko. Stengersek defendatzen du mundu dibergenteak eta ahots asko daudela, eta ahots horiei dei egiten die eztabaidetan bat egin dezaten, orokortze transzendenterik edo aurrez zehaztutako esparrurik aipatu gabe, eta, horren ordez, auzi zehatzei garrantzia emanda, haietan akordiorik ezinbestez lortu beharrik gabe, eta pentsamendu-forma berriak azaleratzeko, inorenak ez direnak eta inork "arrazoi" izan gabe. Mihiztatze heteroeratuen kosmos hori esparru gisa erabili da zenbait proposamen egiteko, hain zuzen, gizakiaz harantz doazen eta geure eraketan duten parte-hartzeaz gogoeta egitera behartzen gaituzten beste izaki eta mundu batzuetara agentzia politikoa zabaltzen duten proposamenak.

Irakurketa kosmopolitiko hauetarako proposatu ditugun saioak kontzeptu-esparru horrek antropologian egiten duen ekarpenera hurbilduko dira, beste diziplina batzuekin erlazioak sortzeko asmoz, esaterako, arte, soziologia, filosofia, biologia edo politikarekin.

Saioak 2 edo 3 ordukoak izango dira. Koordinatzaileek sarrera egin ondoren, eztabaidari ekingo zaio, saio bakoitzerako proposatutako irakurketa eta esparru-galdera batzuk oinarritzat hartuta: Zenbateraino da bideragarria proposamen kosmopolitikoa? Nola onartu eta sartu erabakiak hartzean kolektibo "ikusezinak" edo bestelako izakiak? Politika egiteko beste forma batzuk egon al dira?

SAIOAK ETA TESTUAK*

2017ko martxoaren 16a. Isabelle Stengers (2014). “La propuesta cosmopolítica”. Pleyade aldizkaria, 14, 17-41 or.

2017ko apirilaren 6a. Donna Haraway (2016). Manifiesto de las especies de compañía. Sans Soleil editoriala. (I., II., eta III. kapituluak, 9-72 or.).

2017ko maiatzaren 4a. Marisol de la Cadena (2010). “Indigenous Cosmopolitics in the Andes”. Cultural Anthropology, 25. lib., Issue 2, 334-370 or.

2017ko ekainaren 1a. Mario Blaser (2016). “Is another cosmopolitics possible?” Cultural Anthropology, 31. lib., Issue 4, 545-570 or.

*Ohar garrantzitsua: Testuak banaka irakurri beharko dira saio bakoitza egin AURRETIK, saioetan taldeka eztabaidatu ahal izateko.

Parte hartzeko eta proposatutako testuak jasotzeko, idatzi hona:bulegoa@bulegoa.org

Susana Carro Ripalda (Bilbo, 1965) antropologoa da, eta irakaslea izan da Edinburgo, Glasgow eta Durham-go unibertsitateetan. Gaur egun, Bizkaia:talent programako ikertzailea da Deustuko Unibertsitateko Etika Aplikatuko Zentroan. Haren lanaren ardatza zientzia eta teknologia, bioetika, harreman interespezifikoak, pertsoneitatea eta erlazionalitatea dira, betiere nazioarteko ingurune konparatiboetan kokatuta (Mexiko, Brasil, India, Erresuma Batua eta Euskal Herria).

Olatz González Abrisketa (Bilbo, 1973) antropologoa eta UPV/EHUko irakaslea da. "Identitatea eta aldaketa soziala" taldeko ikertzailea da, eta gehienbat kirola eta generoa ditu aztergai. Txandaka lantzen ditu ekoizpen idatzia eta ikus-entzunezkoak, eta haren “Pelota Vasca: un ritual, una estética” liburua (2005) eta Jørgen Leth-ekin batera zuzendu zuen “Pelota II” filma (2015) nabarmentzen dira gehienbat. 2013an Bulegoa z/b ekimenarekin aritu zen lankidetzan, “Irakurketa perspektibistak” izeneko mintegian.

Biak elkarrekin zenbait irakurketa-talde antolatu dituzte antropologiako gaur egungo korronteak lantzeko, eta “La apertura ontológica de la antropología contemporánea” (2016) artikulua argitaratu dute.

 

Osteguna, 23 Otsaila, 2017 - 19:00

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Loty Negartik proposatutako L’Anticoncept (Gil J. Wolman, 1951, 60 min.) filmaren proiekzioa eta, horren ondoren, solasaldia. 

“1952ko otsailaren 11n, Gil J. Wolmanen L'Anticoncept filma proiektatu zen Parisko Avant-Garde 52an. Handik hilabete batzuetara, zentsurak legez kanpokotzat jo zuen filma, antza, garai hartako gustu onaren kontrakoa zelako. Hori ergelkeria. Filmak nahiko ondo azaltzen ditu Wolman garai hartan zegoen Letrista taldeak zituen ideia zinematografikoak. Argi zuriko zirkulu bat sabaitik zintzilikatutako globo batean proiektatzen da, eta hiru dimentsioko sentsazio eder bat sortzen omen du. Soinu-banda soinu-poema bat da. Bere kasa doa, eta zure irudimenak uzten dion eran mihiztatzen da zure buruan. Hainbat kontu irakurri ditut filmari buruz, baina inoiz ez dut ikusteko aukerarik izan. Testua eta irudia Interneten daude, bereizita. Baina horrela ez du graziarik. Zera bezala da: hiltzailea nor den ulertu gabe, film poliziako bat irenstea bezala. Filmean, gehien erakartzen nauena da ikusi nahi duzun bakoitzean in situ egin behar dela; interpretatu egin behar dela, nolabait esateko. Nik zinema_ilegalean egin nahi dut, eta ikusi nahi dut ea indarrik baduen oraindik, edo, alderantziz, kafeinarik gabeko ur-kafe mehe bilakatu den" (Loty Negarty).

Loty Negarti (1982) Muskizen bizi da eta ahal duen tokian lan egiten du.

 

Ostirala, 27 Urtarrila, 2017 - 19:00

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Héctor Reyk proposatutako Siddheshwari filmaren proiekzioa (Mani Kaul, 1989, 92 min.) eta, horren ondoren, solasaldia. 

Mani Kaul (1944-2011) Indiako zinema-zuzendariak eta musikariak eragin handia izan zuen Parallel Cinema mugimenduan, eta Indiako Uhin Berriaren aitzindaria izan zen.

Berlinen izan nuen haren lanaren berri, irakasle izan zuen Estatu Batuetako Cat Lamb konpositore lagunari esker. Zinema-zuzendari gisa baizik ez zen nabarmendu nahi izan, baina, hala ere, Mani dhrupadi erlijiozalea zen, eta goizeko bostetan jaikitzen zen egunero kantatzeko. Ustad Zia Mohiuddin Dagar dhrupadi handia zuen maisua, Dagar leinukoa zena, eta hark dhrupad tradizioari jarraipena emateko duintzat hartzen zuen pertsona urrietako bat zen Mani.

Siddheshwari dokumental poetikoa 1989koa da. Hindustaneko Siddheshwari Devi thumri kantariaren bizitza azaltzen du.

Héctor Rey (1986) konpositorea, inprobisatzailea eta interpretatzailea da. Bilbon bizi da, eta bertan lan egiten du.

 

Asteartea, 10 Urtarrila, 2017 - 19:00

 

Komisario Berriak taldeak proposatutako Le Jardin d’essai filmaren proiekzioa [Dania Reymond, 2015, 42min] eta, ondoren, solasaldia.

Samir zinemagile aljeriarrak aurrekontu baxuko film bat egin nahi du, setiatutako hiri bati buruz, profesionalak ez diren gazteen talde batekin. Casting-a eta entseguak egin, eta lorategi eder eta lasai batean filmatu bitartean, familia berezi bat sortzen hasten da, eta, arian-arian, fikzioko arazoak errealitatean azaleratzen hasten dira, gerra zibilak Afrikako herrialde hartan egin zituen zauriak ere bai. Babesleku gisa aurkezten den parkean, anfitrioi joriak aldi berean dira eszenografia eta ahots sinbolikoa. Izan ere, hango aktoregai gazteek, beren adierazpideak bilatzen ari diren bitartean, herrialde hartako historiaren oihartzunak ekartzen dizkigute.

Dania Reymond aljeriarraren lana hainbat zinemalditan erakutsi da, besteak beste, hauetan: FID Marseille, Donostia, New Directors New Films Festival eta Festival Côté Court de Pantin. Zinema ikasten ari da Arte Ederretako Eskolan eta Le Fresnoy Arte Garaikideen Estudioan, Frantzian.

Film honek eta urtarrilaren 9an proiektatuko denak bi aukera proposatu nahi dituzte lorategi batera sartzeko, bi ikuspegi desberdinetatik eginak. Proposamen hau “...tokiren batean finkatzeko behin-behineko modua behintzat” erakusketari lotuta dago. 2016ko abenduaren 14tik 2017ko urtarrilaren 22ra arte Azkuna Zentroan (Bilbo) eta 2017ko urtarrilaren 20tik otsailaren 26ra arte Montehermoso Kulturunean (Vitoria-Gasteiz) izango da ikusgai, Komisario Berriak taldearen eskutik. 

Astelehena, 9 Urtarrila, 2017 - 19:00

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

The Garden filmaren proiekzioa [Derek Jarman, 1990, 1h 28min] 

The Garden filma Kristoaren pasioaren interpretazio pertsonal bat da, Jarmanen begiradatik egina. Lineala ez den collage honetan, bi maitale umiliatu, atxilo hartu eta torturatzen dituzte. Zuzendariaren kezkarik sakonenak eta pertsonalenak agertzen dira bertan: erlijioko dogmak, gizabanakoaren sinesmenak, bidaia espiritualak... Dungeness-en zuen bizitokiko lorategi inguruan filmatu zuen (Kent), zentral nuklear batetik oso hurbil. Han eraiki zituen etxea eta “Prospect Cottage” lorategia, eta aurkako inguruneari aurre egin nahi zion eszenografia berezia sortu zuen bertan. Hura izan zuen babesleku, 1994an HIESak jota hil zen arte.

Derek Jarman, zinema esperimentaleko erreferentea izateaz gain, eszenografoa, artista plastikoa, idazlea, poeta, diseinatzailea eta homosexualen eskubideen aldeko ekintzailea izan zen. Eunate Torres-Modrego paisaia-arkitektoa filma proiektatu bitartean egongo da, eta “Prospect Cottage” lorategiari buruz duen ikuspegia azalduko digu. Eunate Torres-Modregok Atelier de paisaje-n lan egiten du.

nahi dituzte lorategi batera sartzeko, bi ikuspegi desberdinetatik eginak. Proposamen hau “...tokiren batean finkatzeko behin-behineko modua behintzat” erakusketari lotuta dago. 2016ko abenduaren 14tik 2017ko urtarrilaren 22ra arte Azkuna Zentroan (Bilbo) eta 2017ko urtarrilaren 20tik otsailaren 26ra arte Montehermoso Kulturunean (Vitoria-Gasteiz) izango da ikusgai, Komisario Berriak taldearen eskutik.

Osteguna, 22 Abendua, 2016 - 19:00

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Santiago Astaburuaga konpositore txiletarrak Pieza de Escucha I (Aditzeko pieza I) konposatu zuen 2013ko urtarrilean. Jon Mantxi gitarristak pieza hori aurkitu zuen -berak bakarrik daki nola- 2016ko ekainean. 2016ko uztailean pieza jotzea proposatu zion Fernando Ulzioni. Udak planak zapuztu zituen. Pieza jo gabe geratu ziren. Irailean egindako bigarren ahaleginak emaitza izango zuela ematen zuen. Gitarrista eta saxofoi-jotzailea elkartu ziren, eta ia irakurri ere egin gabe, ia deszifratu gabe, ia analizatu gabe, hari buruz ia batere hitz egin gabe, ia aztertu gabe, ia ez lantu ez espantu jotzen hasi ziren, ezer ulertu gabe, zertan ari ziren batere jakin gabe, noraino iritsiko ziren batere jakin gabe.

Santiago Astaburuaga konpositore txiletarrak Pieza de Escucha I konposatu zuen 2013ko urtarrilean, urtean zehar konposatu zuen bost piezako serieko lehenengoa. Gradu-ondoko ikasketetako “urte ardatza” izan zuen hura Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoko Musika Eskola Nazionalean. Pieza horien sorrera analizatzearen emaitza izan zen musika-konposizioko maisu-gradua eskuratu ahal izateko 2014an idatzi zuen 165 orriko tesia

Jon Mantxik eta Fernando Ulzionek Pieza de Escucha I jaso zuten, eta, gutxieneko komunikazioko eta adostasun funtzionaleko oinarrizko prozesua hitzartzeko elkarrizketa labur baten ondoren, jotzen hasi ziren, itsumustuan. Soinu- eta arau-paleta mugatu batek osatzen du pieza. Sei minutuko zortzi atal, bakoitza mugatuta zazpi multifoniko, hamaika zarata, zortzi goi-goiko eta hamabi ekintza pareren araberako “entzun-ekin” zati txikiekin. Musikariek zezeldutako hizkuntza baldar baten jaiotza bezala hartzen dute hizkuntza mugatua. Nekez esaten du, nekez entzuten da, nekez ulertzen da, nekez komunikatzen du. Musikariak soinu-paleta mugatua adostuz doaz (gehiegizkoa izan daiteke eurentzat), guztia osatu arte. Denboran zehar jotzen dutenean, piezaren esaldi musikalak osatzen dituzten morfemak dituzte. Baina ez dute ulertzen ez haien esanahia, ez haiek gobernatzen dituzten arauak, ez eta haren ordenaren zentzua ere. Piezako konposizioaren menpe dabiltza, beren gaitasunak uzten dien punturaino, baina analfabetoak sanskritoa irakurtzen dutenean bezala interpretatzen dute. Piezak bi musikari behar ditu, eta bi musikariak piezaz baliatzen dira jotzeko. Harremana gauzatzen da musikarien eta konposizioaren artean, nekez ideala, baina harremana azken batean.

Pieza osorik joko dute (50 minutu inguru) abenduaren 22an, ostegunarekin, Bilboko Bulegoan. Pieza bukatuko da, eta, beharbada, porrot egingo dute, musikariek eta entzuleek. Baina musikako gau-ekitaldi bat osatzeko behar den guztia izango da bertan: arau musikal batzuen menpeko konposizio bat, konpositore batek konposatua, musikari batzuek instrumentu batzuekin entzuleen aurrean joa, konpositore batek konposatutako pieza bat aditzen ari diren entzuleen aurrean musikari batzuek instrumentu batzuekin interpretatzeko prestatutako lokal batean.

Biografiak: 

Jon Mantxik gitarran oinarrituriko inprobisazioa lantzen du. Bakarkako proiektua 2010 inguruan hasi zuen, Gora Japon taldearen jardunarekin tartekatuz. Dena den, proiektua 2015etik aurrera finkatu da, gitarra elektrikotik akustikora pasatzearekin eta kontzertuak era jarraituan egitearekin bat. Gitarra jotzearen alderdi fisikoak eta klitxeak interesatzen zaizkio, baita espazioarekin eta unean uneko egoerarekin jokatzea ere. Ikuslearen espektatibak, antzerkia eta birtuositatea zalantzan jartzea dira kontuan hartzen dituen beste aspektu batzuk. Bakarkako kontzertuak besteak beste honako leku hauetan eman ditu: Zarata Fest jaialdian (Bilbo) , Espacio Tangenten (Burgos), Huarte Zentroan (Huarte, Nafarroa), EHU Bizkaia Aretoan (Bilbo), Arto Artian Jaialdian (Azkoitia), Larraskitu Klubean (Bilbo), Azkuna Zentroan (Bilbo), Katakrak (Iruñea), Zas! Espazioa (Gasteiz) eta abar.

Musikari gisa Karidadeko Benta, Gora Japon, Billy Bao, eta inprobisazioan oinarrituriko talde ezberdinetan jo du (Mattin & Quartet, Konbo Secreo, Zetangauz, eta kontzertu konkretuetarako sorturiko bikote, hirukote eta taldeekin).

Fernando Ulzión (Bilbo, 1975. Saxofoi-jolea prestakuntzaz, orain zazpi bat urte ekin zion musika-ibilbideari. 2009an egin zuen debuta, Ex Machina Musika Jaialdian aurkeztu zen Juan López Díez artista plastikoaren It’s tricky instalazioaren barruan, eta Ñu Kids On The Mem ad hoc taldean, Sergio Llanos eta Naiara Anasagastirekin batera (Bakelite bikotea). Gero, isilik egon zen 2012ra arte, eta urte horretan zementuz estalitako Ulzión diskoa argitaratu zuen (Grabaciones Redilar. Bikotekidearekin eta lau urteko semearekin partekatzen duen etxebizitzako egongelako metro karratu batean grabatuta dago. 2013ko uztailean, rock-poverako Los Plomos taldea sortu zuen Villapellejos taldeko kide batzuekin. Kontzertuak egin dituzte aldizka, adibidez, Cerdigo herrian (Kantabria). 2013ko azaroan, Miguel A. Garcíak (Xedh) zuzendutako M.A.G. Ensemble taldean sartu zen, Lorea Argarate, Ibon RG, Myriam Petralanda, Mikel Vegas eta Unai “Piñas” kideekin batera. Taldeak pieza bat aurkeztu zuen Bilborock aretoan, MEM Jaialdiaren barruan. 2014ko maiatzean Oier Iruretagoienaren eta Loty Negartiren Concierto 2000 pieza jo zuen Larraskito Klubean, Jon Mantxi, Ibon RG eta bi egilerekin batera. 2014. urtean, mendebaldeko herri-musika elektrikoko La Hora del Primate taldean sartu zen (Münsterland, Los Paniks, Inserta, RoscaChapa, Cápsula,… eta beste talde batzuetako kideek eratutako taldean). Single bat grabatu zuen haiekin. 2014ko udaberrian, Zarata Fest-eko parte bat izan zedin asmatutako hiriko ganbera-musikako El Palomar taldea sortu zuen, Álvaro Brutus Matilla (Karpenter), Txemi Artigas (Villapellejos), Alberto López (Billy Bao) eta Miguel A. Garcíarekin batera. Zarata jaialdiak Madrilen egin zuen lehenengo edizioan ere jo zuten. 2015ean, ultrajazz musikako Orbain Unit taldean hasi zen, Iker Arrazola (Akauzaste) eta Joxean Rivas (Killerkume) bateria-jotzaileekin, Mikel Vega gitarristarekin (Killerkume) eta Txemi Artigas baxu-jotzailearekin batera. Urte berean, Zarata Fest-en parte hartu zuten, eta, 2016an, Repentino Records disko-etxearen lehen lana eman dute argitara, Suiseki. 2016an, munduko bira hasi zuen bakarka, Bilboko Sarean aretoan Jon Mantxi gitarristarekin batera egindako kontzertu bakarrarekin. Larraskito Klub-en Miguel A. Garcíaren Qualksums pieza joko du, María Seco, Matías Riquelme, Mikel Vega, Myriam Petralanda, Mayi Martiarena eta egilearekin batera.

Fernando ez da musikaria. Ez musikaria da. Ez da instrumentista. Instrumentuak erabiltzen ditu. Saxofoi altoaren eta sopranoaren noblezia. Ez da noblea. Metala. Haragia. Ufakoa. Adurrak. Musikaren tradizioa. Soinuaren traizioa. Ez du ibilbiderik. Ia. Soinua. Ia. Zarata. Ia. Ezer ez. Ia.

Santiago Astaburuaga, Pieza de Escucha I lanaren konpositorea (Txileko Santiago, 1980). Konpositorea, interpretatzailea eta ikertzailea. 2000. eta 2012. urteen artean baxu-jotzailea eta konpositorea izan zen MediaBanda, Yonhosago, Akinetón Retard, Klaine Trío eta Proyecto Ensamble taldeetan. 2010etik aurrera, colectivo & taldean sartuta dago. Partitura esperimentalak sortzea eta egitea, eta testuak itzultzea eta argitaratzea da taldearen lanaren ardatza. Musika-tailerrak gidatu ditu haurrekin eta gazte autistekin Txilen (2011) eta Mexikon (2014-2015). 2012. eta 2014. urtean Konposizioko Maisutza egin zuen Mexiko Barruti Federaleko UNAMen. Gaur egun, doktoregoko ikerketa bat egiten ari da unibertsitate berean.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Larunbata, 17 Abendua, 2016 - 19:00

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

  

   

Peter Weiss (1916-82) pintore, zinemagile eta egile suediar-alemana maiz nahastu egiten zen, bere hiriko, herrialdeko eta munduko gertakari politikoak ikusita. Zalantzak zituen gertakari horiek konplexutasun osoan ulertzeko. Ezinezkoa baitzirudien. 

Gaur egun, ondo dakigu ezinezkoa edo zaila dela testuinguru konplexuak ulertzea. Badakigu, baina agian ez dugu Peter Weiss ezagutzen, ez eta haren eleberrietako bat ere. Bertan, irtenbide bat ematen dio argitasun gabezia hori ulertzeko arazoari, edo, Habermasen terminologia erabiliz ia, Unübersichtlichkeit izenekoari. Modernitate osoaren dilema bereizgarri horrek zehazten baitu Weissek bere bizitzako azken hamar urteetan idatzi zuen Erresistentziaren estetika eleberriko oinarrizko kontzeptua.

Benetako gertakari historikoen kronika eta, aldi berean, autobiografia fiktizioa edo eraikia da Erresistentziaren estetika eleberria. 1937tik 1945era arteko aldia hartzen du barne, Espainiako gerra zibiletik Bigarren Mundu Gerrara artekoa, eta erresistentzia antifaxista eta nazioarteko langile-mugimendua lantzen ditu. Nabaria da testuinguru horiek izugarri konplexuak direla. Errealitate sozio-politikoaren ehun horren hari finak gaurdaino iristen dira, Peter Weissek aurrez aurre izan zuen arazo bera baitugu egun: konplexutasun hori, bere gurutzaketa guztiekin, irakurtzen eta ulertzen saiatzea.

Eleberriaren edukia, "erresistentzia", argi agertzen zaigu; baina izenburuaren beste zatia, "estetika", lehen begiratuan ez dugu oso agerian ikusten. Zer zerikusi du estetikak erresistentziarekin eta historiarekin, hain zuzen, hain konplexua den historia batekin? Horixe da, izan ere, nire hitzaldiko galdera nagusia, eleberriaren lehen liburukian ardazten dena, horren zati batean Peter Weissek Espainian Gerra Zibilaren garaian izan zen egoera islatzen baitu.

Peter Weiss surrealistak hainbat dokumental ekoitzi zituen errealitateari buruz berrogeita hamarreko hamarkadan. Harrezkeroztik, ikerketa zabalak egiten, artxiboak kontsultatzen eta jatorrizko agertokiak bisitatzen aritu zen, bere eleberri handia oinarri dokumentalez hornitzeko. Bere ibilbide biografikoaren ondorioz, bertatik bertara ezagutzen zituen bere etorkizuneko eleberriaren kokaleku izango ziren herrialdeak eta tokiak, herrialde bat izan ezik: Espainia. Horregatik, 1974an, bidaian abiatu zen lagun zuen poeta eta idazle espainiar batekin. Bidaia horretan Stockholmetik Albacetera joan ziren, Albaceten egon baitzen Nazioarteko Brigaden kuartel nagusia. Nolanahi ere, Peter Weissek ez zuen interes handirik izan zentro militar horrekin. Leku desberdin eta urrunago batek piztu zuen interes gehien haren baitan. Toki hori Albaceteko aldirietan dago, eta nire hitzaldiaren abiaburua da.

Saioan parte hartzeko eta irakurgaiak jasotzeko, idatzi helbide honetara: bulegoa@bulegoa.org

Andreas Wutz (Munich, 1962) artista independenteak pintura eta instalazioko gradua du. Gero, argazkigintza, instalazioa eta zinema landu ditu gehienbat. Dokumentalaren, artearen eta zinema esperimentalaren estrategiak oinarritzat harturik, bere lanetan interes sakona agertzen du gai sozio-politikoekiko eta erreferentzia historiko desberdinekiko. 2013. eta 2015. urteen artean, Ikus-entzunezko artearen irakaslea izan zen Bartzelonako Diseinuko Institutu Europarrean eta San Diegoko Kaliforniako Unibertsitatean. Gaur egun, Bilbon bizi da eta bertan lan egiten du.
www.andreaswutz.net