Leku urrun bat: bidaia bat historia urrunera eta historia hurbilenera Peter Weissen estetikaren bidez. Andreas Wutz

fecha: 
Larunbata, 17 Abendua, 2016 - 19:00

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

  

   

Peter Weiss (1916-82) pintore, zinemagile eta egile suediar-alemana maiz nahastu egiten zen, bere hiriko, herrialdeko eta munduko gertakari politikoak ikusita. Zalantzak zituen gertakari horiek konplexutasun osoan ulertzeko. Ezinezkoa baitzirudien. 

Gaur egun, ondo dakigu ezinezkoa edo zaila dela testuinguru konplexuak ulertzea. Badakigu, baina agian ez dugu Peter Weiss ezagutzen, ez eta haren eleberrietako bat ere. Bertan, irtenbide bat ematen dio argitasun gabezia hori ulertzeko arazoari, edo, Habermasen terminologia erabiliz ia, Unübersichtlichkeit izenekoari. Modernitate osoaren dilema bereizgarri horrek zehazten baitu Weissek bere bizitzako azken hamar urteetan idatzi zuen Erresistentziaren estetika eleberriko oinarrizko kontzeptua.

Benetako gertakari historikoen kronika eta, aldi berean, autobiografia fiktizioa edo eraikia da Erresistentziaren estetika eleberria. 1937tik 1945era arteko aldia hartzen du barne, Espainiako gerra zibiletik Bigarren Mundu Gerrara artekoa, eta erresistentzia antifaxista eta nazioarteko langile-mugimendua lantzen ditu. Nabaria da testuinguru horiek izugarri konplexuak direla. Errealitate sozio-politikoaren ehun horren hari finak gaurdaino iristen dira, Peter Weissek aurrez aurre izan zuen arazo bera baitugu egun: konplexutasun hori, bere gurutzaketa guztiekin, irakurtzen eta ulertzen saiatzea.

Eleberriaren edukia, "erresistentzia", argi agertzen zaigu; baina izenburuaren beste zatia, "estetika", lehen begiratuan ez dugu oso agerian ikusten. Zer zerikusi du estetikak erresistentziarekin eta historiarekin, hain zuzen, hain konplexua den historia batekin? Horixe da, izan ere, nire hitzaldiko galdera nagusia, eleberriaren lehen liburukian ardazten dena, horren zati batean Peter Weissek Espainian Gerra Zibilaren garaian izan zen egoera islatzen baitu.

Peter Weiss surrealistak hainbat dokumental ekoitzi zituen errealitateari buruz berrogeita hamarreko hamarkadan. Harrezkeroztik, ikerketa zabalak egiten, artxiboak kontsultatzen eta jatorrizko agertokiak bisitatzen aritu zen, bere eleberri handia oinarri dokumentalez hornitzeko. Bere ibilbide biografikoaren ondorioz, bertatik bertara ezagutzen zituen bere etorkizuneko eleberriaren kokaleku izango ziren herrialdeak eta tokiak, herrialde bat izan ezik: Espainia. Horregatik, 1974an, bidaian abiatu zen lagun zuen poeta eta idazle espainiar batekin. Bidaia horretan Stockholmetik Albacetera joan ziren, Albaceten egon baitzen Nazioarteko Brigaden kuartel nagusia. Nolanahi ere, Peter Weissek ez zuen interes handirik izan zentro militar horrekin. Leku desberdin eta urrunago batek piztu zuen interes gehien haren baitan. Toki hori Albaceteko aldirietan dago, eta nire hitzaldiaren abiaburua da.

Saioan parte hartzeko eta irakurgaiak jasotzeko, idatzi helbide honetara: bulegoa@bulegoa.org

Andreas Wutz (Munich, 1962) artista independenteak pintura eta instalazioko gradua du. Gero, argazkigintza, instalazioa eta zinema landu ditu gehienbat. Dokumentalaren, artearen eta zinema esperimentalaren estrategiak oinarritzat harturik, bere lanetan interes sakona agertzen du gai sozio-politikoekiko eta erreferentzia historiko desberdinekiko. 2013. eta 2015. urteen artean, Ikus-entzunezko artearen irakaslea izan zen Bartzelonako Diseinuko Institutu Europarrean eta San Diegoko Kaliforniako Unibertsitatean. Gaur egun, Bilbon bizi da eta bertan lan egiten du.
www.andreaswutz.net