Formagabeko ezagutza-formak

Formagabeko ezagutza-formak

Karlos Martínez B. “Readers want what...” Solokoetxeko udako solstizioan. Etorkizuneko liburuaren 15. saioa

fecha: 
Larunbata, 24 Ekaina, 2017 - 10:00

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

  

Karlos Martínez B.: “Les effets de la vie en groupe” (Bilbaoarte, Bilbao, 2016)

Leku urrun bat: bidaia bat historia urrunera eta historia hurbilenera Peter Weissen estetikaren bidez. Andreas Wutz

fecha: 
Larunbata, 17 Abendua, 2016 - 19:00

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

  

   

Landareen memoriak. Michael Marder eta José Ramón Ais

fecha: 
Osteguna, 6 Urria, 2016 - 19:00

Agrostis stolonifera. José Ramón Ais. 2014

Agrostis stolonifera. José Ramón Ais. 2014

 

“Esperientzia artistiko batean parte hartu nahiko zenuke?” eta proiektua hartzen duten instituzioen arteko kontratuaren zirriborroa. EL CONTRATO irakurketa saioa AlhóndigaBilbaon. Ricardo Basbaum

fecha: 
Osteguna, 12 Martxoa, 2015 - 16:00

Ricardo Basbaumek Esperientzia artistiko batean parte hartu nahiko zenuke? proiektua jaso duten instituzioekin egin nahi duen kontratu-akordioaren zirriborroa aurkeztuko du, EL CONTRATOren azken irakurketa-saioan. Aurkezpena AlhóndigaBilbaoko Bastida Aretoan izango da, eta zentroko zuzendaria den Lourdes Fernándezekin hizketaldia eginez gauzatuko da.

"Roba da matti". Erotasunari buruzko mintegia. Susana Talayero

fecha: 
Asteazkena, 28 Urtarrila, 2015 - 17:00

Erotasunarekiko interes pertsonala da “Roba da matti” mintegiaren abiaburua. Arlo psikopatologikoaren, erotasunaren eta erakunde psikiatrikoaren inguruan dauden auziak ikertu nahi ditu. Hizketan jartzen du Silvano Agostiren Il volo (1975) dokumentala José María Álvarez psikoanalistarekin eta Fernando Colina psikiatrarekin, bi pertsona horien zereginak era kritikoan aztertzen baititu patologiak tratatzeko moduak eta moldeak praktikatik.

“UIQ in Love_A Love of UIQ: The Unmaking-of”. Silvia Maglioni eta Graeme Thomson

fecha: 
Ostirala, 16 Urtarrila, 2015 - 10:00

UIQ in Love_A Love of UIQ: The Unmaking-of da Silvia Maglioni eta Graeme Thomson zinemagileek eta artistek zuzenduko duten bi eguneko tailerraren edo “ikuskaldiaren” izena. Esperientzia kolektibo gisa gauzatu nahi dute Un Amour d’UIQ, Félix Guattarik azkenean egin ez zuen zientzia-fikziozko filma, eta filmaren “gorputzeko” lurraldeak eta ibilbide narratiboak hedatu nahi dituzte.

Soinuaren ezaugarriei buruzko mintegia

fecha: 
Igandea, 21 Abendua, 2014 - 10:00

Bulegoa zenbaki barik ekimeneko ateak 2010eko azaroan ireki genituenetik, argazkietan eta audioan jaso ditugu jendaurrean egin ditugun jarduerak. Azken lau urte hauetan sortu den soinu-artxiboa ez da gertatu denaren erregistro huts bat. Bulegoaren funtsezko osagaia da, bulegoaren helburuetako bat beti izan baita ezagutza ekoizteko bide ematea gure programan jasotako jendaurreko jardueren denborazko esparrutik harantz joz.

“Gustav Zeiller-en museo anatomikoaren emoziozko erretorika”. Nike Fakiner

fecha: 
Asteartea, 2 Abendua, 2014 - 19:00

Hannah Wilkek minbiziaren aurkako tratamendua izan bitartean egindako erretratuek, Mona Hatoumen Gorputz arrotza bideoinstalazioko “erretratu formagabeek”, edo Marilène Oliver-en Familiako erretratuak, lan bakan batzuk aipatzeagatik, gorputzaren gaineko mediku-begiradari egin zioten arreta, gorpuztasunaren eta genero-politika, sexualitate, espiritualtasun eta arrazionaltasunaren arteko loturaz eztabaidatzeko.

"Kondiziorik gabeko unibertsitate" batetik: idazketa geroratua eta jakintza xeheak. Aurora Fernández Polanco

fecha: 
Osteguna, 6 Azaroa, 2014 - 11:00

Kapitalismo akademikoaren garai hauetan, Michel Foucaultek orain dela lau hamarkada adierazi zuenez, irabaziak sortzen dituzten sofa batzuetan etzanda jarraitzen gara: ezkontzako logelakoan, psikoanalisiarenean eta gure unibertsitate viktoriarrekoan. Proposamena egin nahi dut azken horren alderdi batzuei buruz berriz hausnartzeko, humanitateak ardatz gisa hartuta, curriculuma banatzean artea kokatu den eremu zabala, batez ere ikerketako gaiei dagokienez.

Soft Focus, eta ondoren Balio Faziala. Asier Mendizabal

fecha: 
Asteartea, 21 Urria, 2014 - 19:30

Soft Focus, eta ondoren Balio Faziala hitzaldian, Asier Mendizabalek bi testu irakurriko ditu. Lehen batean, testu independenteak dira, baina ondoz ondo irakurrita lotura bat sortzen da haien artean, bai eta artistak EL CONTRATO erakusketan duen Das unbekannte Spanien/Espainia, tipoak eta janzkiak lanarekin ere. AlhóndigaBilbaoko Erakusketa Aretoan izango den diapositiba-proiekzio bikoitzak bi molde jartzen ditu ondo-ondoan, argazkigintzatik abiatuta, identitate kolektiboa paisaiaren eta folklorismoaren nola-halako ideia baten bidez irudikatzeko bi modu.