Posts Viendo los archivos de: "Etorkizuneko liburua"

72 urteko tartea dago Stéphane Mallarmé-ren Un coup de dés jamais n’abolira le hasard poemaren eta Marcel Broodthaers-en Un coup de dés jamais n’abolira le hasard lanaren artean (1897koa lehena /1969koa bigarrena). Broodthaers idazleak “alde batera utzi zuen” idazketa, eta arte bisualetik landu zuen artista gisa beste idazle…(Gehiago irakurri)

"Her Majesty Sylvia M." 24 x 32 cm, 2015, arkatza paper gainean (Sylvia Plath-en marrazki-liburuan oinarritutako ilustrazioak). 50 aleko edizioa, Tabakalerak ekoitzia "Arenzana, Imaz, Intxausti, Montón, Peral" erakusketarako.

Saio honetan, Her Majesty Sylvia M. irakurriko da, Londresko National Gallery-ko informazio-oholetatik ausaz hartutako esaldiekin eta Sylvia Plath idazleak egindako marrazkien bertsioekin ilustratutako liburua. Oraingoan, Marcel Broodthaers-en L’Angélus de Daumier laneko “Areto zuria” hartzen du erreferentziatzat. Liburuaren tituluak hitz-joko bat egiten du Plath eta Sylvia M. izenekin –azken honi…(Gehiago irakurri)

Gogoan dut, txikitan, liburuak edukiaren arabera aukeratu ordez, formatuaren arabera hautatzen nituela; baina nola epaitu liburu bat azalaren arabera, oraindik egin gabe badago? Udako solstizioko jarduerekin batera eta Marcel Broodthaers-en Pense Bête (1963) liburua abiaburutzat hartuta, saio bat proposatzen dut, Jan Tschichold tipografo alemanaren aipu bat izenburutzat hartuta: “Readers want what is important…(Gehiago irakurri)

Naufragioa euskal kostan (1890. Bermeoko Udal Artxiboa) Etorkizuneko liburua ekitaldi honen barruan, ibilaldia egingo dugu Euskal Herria ontzian Bilboko itsasadarrean zehar. Irteteko eta iristeko ordua: 21:00 eta 23:00. Irteteko eta iristeko lekua: Portugaleteko Txalupa Gidarien Elkartea Plaza del Solar z.g. 48920 – Portugalete Jardueran parte hartu nahi baduzu, idatzi helbide honetara: bulegoa@bulegoa…(Gehiago irakurri)

Marcel Broodthaersen Un coup de dés jamais n’abolira le hasard liburua (1969) abiaburutzat hartuta, Amaia Urrak irakurketa berezi bat egiten du Belgikako artista horren testuez eta elkarrizketez.  Dado-jaurtialdi bat balitz bezala, hitzak etortzen dira, bata bestearen ondotik, konbinazio berriak sortzen, eta hizkuntzaren ezkutuko presentziak gogora ekartzen aldi berean. “Bla: la hizkuntza la…(Gehiago irakurri)

Liburu bati zorrotz begiratzeak aztergai bihurtzen du irakurgai hori, eta azterketa-talde begiraleak. Etorkizuneko liburua irakurketa-taldea orain dela urtebete hasi zen biltzen. Denboraldi horretan, Filiep Tacq-ek hautatutako Marcel Broodthaers-en bost liburu irakurri, eta zorrotz begiratu ditugu. Horretarako, hainbat gonbidaturen laguntza izan dugu, saio bakoitza zuzentzen: Mónica Carballas, Discoteca Flaming Star, Isidoro…(Gehiago irakurri)

Gaur, 2016ko maiatzaren 6an, ostiralarekin, hiru urte baino pixka bat gehixeago igaro da Bruselan bizitzen hasi nintzenetik. Zail egiten zait hiritik ibiltzea, Broodthaersek nire eguneroko bizitza tindatu gabe. Harekin dudan lotura idolatria hutsa da; iragana orainaren gainean jartzen da era naturalean. Objektuetan, tokietan eta jarreretan ezagutzen dut. Etorkizuneko liburua saiorako gonbidapenaren ondorioz, ia ezagutzen ez…(Gehiago irakurri)

Slavs eta Tatars Norman Brown-en Apocalypse and/or Metamorphosis (1991) liburua izango dute hizpide irakurketa-taldean. “Behin eta berriz itzuli ohi gara Brownen liburura (Not Moscow Not Meccarako ikerketa egiten ari ginela topatu genuen ustekabez lehenengo aldiz). Ale bitxia da, etorri handiarekin nahasten baititu afektiboa eta analitikoa. Zehazki, 1., 5. eta 6. kapituluak hartu…(Gehiago irakurri)

Marcel Broodthaersen obra praktika post-medialaren lehenbiziko kasuetako bat dela hartuz gero, bere erredundantzia genetikoan, Un Voyage en Mer du Nord (1973-74) hedabideen funtsezko ezegonkortasuna eta zehaztugabetasuna azpimarratzen dituen lanaren adibide argia da. Izan ere, baliabide baten eta beste baten arteko espazioa guztiz lineala ez dela frogatzen du. Gaur egun, badirudi gero eta lotura…(Gehiago irakurri)