Bulegoa zenbaki barik arte- eta jakintza-arloko bulego bat da, eta ikerketa, eztabaida eta hausnarketa egitea du xede. Bilboko Solokoetxe auzoan kokatuta dagoen elkarlaneko ekimen hau ondoko ikerketa-ildoen inguruan sortu da: historizazio-prozesuak, kulturako itzulpena, performatibitatea, gorputza, postkolonialismoa, teoria soziala, artxiboko estrategiak eta hezkuntza.
Bulegoa z/b ekimenak praktikaren eta teoriaren arteko gurutzagunea eta topagunea izan nahi du, eta, horrela, bide eman nahi die egoera hibridoei eta diskurtsiboei. Bulegoa z/b gunea ekoizteko, ideiak eztabaidatzeko eta trukatzeko, eta arte-proiektuak gauzatzeko leku bat da. Helburu horiek betetzeko, mintegiak, aurkezpenak, proiekzioak, performanceak, hitzaldiak, elkarrizketak eta beste jarduera batzuk antolatzen ditu.
Hauek dira Bulegoa z/b eratzen dutenak: Beatriz Cavia, Isabel de Naverán, Miren Jaio eta Leire Vergara.
Hauek dira Bulegoa z/b eratzen dutenak: Beatriz Cavia, Isabel de Naverán, Miren Jaio eta Leire Vergara. Jesús Arpal komunikazio, webgunearen edukien kudeaketa eta ekitaldien koordinazio lanetaz arduratzen da.
Elena Casadok, Guadalupe Echevarríak, Yaiza Hernándezek, Itziar Okarizek eta Ana Vujanovicek Bulegoa z/b-ren aholku kontseilua osatzen dute.
--



